Política de privacidad

Titularra: LORALDIA KULTUR ELKARTEA
IFK: G95829818
Datuen erabiltzaile bakarra: LORALDIA KOOP. ELK. TXIKIA
Helburua: erabiltzaileei Loraldiak bideratzen dituen egitasmoari buruzko informazioa bideratzea eta Loraldia Festibalaren inguruko informazioa zabaltzea.
Legitimazioa: interesatuaren onespena
Hartzaileak: webguneko hosting-a Europar Batasuneko herrialde batean dago kokatuta
Eskubideak: atzipena, zuzenketa edota ezeztapena

IZAERA PERTSONALEKO DATUAK BABESTEA

sarrerak.loraldia.eus webgunean hainbat datu pertsonal jasotzen dira formulario batzuen bidez, esate baterako erregistroa, newsletter, gurekin lan egin eta harremanari dagokien ataletan, baita harremanetan jartzeko prestatutako posta elektronikoko helbideen bitartez ere.

Izaera pertsonaleko datuak babestearren une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz eta webgune honetan deskribatutako pribatutasun-politikarekin bat etorriz tratatuko dira datu horiek; erabiltzaileek beren datuak eman baino lehen irakurri beharko dituzte bai bat eta bai bestea ere.

Nolanahi ere, izaera pertsonaleko datuak biltzeko erabilitako formularioetan informazio-klausula bat xedatu da horietako bakoitzean, horiei ematen zaien tratamenduaren inguruan.

Gure erabiltzaileen datuak babestuko dituzten segurtasun-neurri batzuk ezartzeko helburuz, inprimaki desberdinetan SSL protokoloa (Secure Sockets Layer) duen ziurtagiri elektroniko bat gehitu dugu, eta era horretan, informazioa 128 biteko kode batzuen bidez enkriptatuta bidaliko da.

JAKINARAZPEN KOMERTZIALAK

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta hori aldatzen duen Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurrien abenduaren 28ko 56/2007 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz, sarrerak.loraldia.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela posta elektroniko bidez edo jakinarazpen elektronikoetarako beste bitarteko baliokide batzuen bidez publizitaterik edo jakinarazpen komertzialik bidaliko aurrez horrelakorik eskatu edoo baimendu ez badute; aipatutako baimena, hain zuzen, horretarako prestatutako inprimakien bitartez lortuko da.

Nolanahi ere, erabiltzaileek, bitarteko elektronikoez baliatuz elkartea@loraldia.eus helbidera mezu bat bidali eta jakinarazpen komertzialak jasotzearen aurka agertu edo beren ukoa adieraz dezakete, eta bidaltzen zaion jakinarazpen bakoitzean emango zaio hori egiteko aukera.