Deskribapena
10,00 €
XIBEROA KANTUZ LORATURIK
Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Ihitz Iriart, Julen Achiary, Mixel Etxekopar, Eliane Héguiaphal, Pierre Vissler eta Jordi Cassagne
Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikidez blaiturik eszenaratzen duen ikuskaria dugu “Xiberoa Kantuz Loraturik”.
Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dira eszenan. Zuberoa gure ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek.
Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Zuberoa. Herri-kantu hauen aberastasun esentzialarekin esperimentatzera gonbita luzatu nahi digu.
Emozio oldar izugarri bat. Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia da. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu. Kantua gure nortasunaren pasaportea, gure arnasa eta gure arima da.
Artistak: Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Ihitz Iriart, Julen Achiary, Mixel Etxekopar, Eliane Héguiaphal, Pierre Vissler eta Jordi Cassagne
Eguna: 25/10/2024
Ordua: 20:00
Prezioa: 10 € (Lorazainak 8 €)
Iraupena: 90 min
Aretoa: Lonbo aretoa
Eduki mota: Ikus-entzunezkoak, Musika
Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.