Deskribapena
Martxoaren 22an, larunbatean
9:30 – 15:00
- Norentzat: 16 – 29 urte bitarteko gazteentzat. Ez da esperientzia berezirik behar.
- Non: Bizkaia Aretoa – EHU/UPV. Bilbao.
- Noiz: hilean behin, larunbatetan. 9:30 – 15:00 (5 orduko tailerra)
- Prezioa: 20 € (BEZa gabe)
- Ikasle kopurua: 25. (Loraldia 10 ikasle kupoa dauka eta EHUk 15)
- Ikasketa kredituak: EHUk bere ikasle ofizialei ematen die. Besteentzako Loraldiak ziurtagiri bat egin dezake eskatzen baldin bada
- Matrikula: www.loraldia.eus eta EHUren kultur zuzendaritzatik
NOR DEN
Aitziber Garmendia (Zaldibia, 1982) aktorea eta umoregilea da. Zuzenbideko lizentziaduna. ETBrako egindako lanek famatu dute batik bat, telesailetan eta umore saioetan; baina antzerkian ere lan oparoa du. Jaione Betigora “La Jaio”, Gorane, Zuriñe Tolonegro eta Virginia Santos pertsonaia arrakastatsuen sortzailea da. Antzerkia buru belarri dabil hainbat sormenetan.
TAILERRA
Umorean oinarritzen da, neurri handi batean, nire lanbidea. Abiapuntu bezala beti kokatzen ditut nire gabeziak erdigunean, norbere buruaz barre egitea izugarri askatzailea iruditu izan zait beti. Beti esan izan da drama batetik abiatu eta behar adina denbora pasa denean, umorea sortzeko erramienta itzelak lortzen direla. Eta horretan oinarrituko da tailerra, bakoitzaren “dramak” hartu, landu eta umorera bideratu. Sormen tailerra izateaz gain puntu teraupetiko bat izango duelakoan nago.