“XIBEROA KANTUZ LORATURIK. TXORIEKIN HIZKETAN” FILM LABURRA

0,00 

Artistak: Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Julen Achiary, Mitxel Etxekopar

Eguna: 02/07/2026

Ordua: 19:30

Prezioa: Doan

Iraupena: 30 min + 15 min

Aretoa:

Eduki mota: ,

Aukeratu ekintzarako zenbat sarrera erosi nahi dituzun.
Kategoria

Deskribapena

Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan. Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Non denborak atseden hartzen duen, eta libertateak arnas. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi. “Xiberoa Kantuz Loraturik”  Loraldiak ekoiztu zuen ikuskizun eder bat da eta bertako  protagonistek ongi dakite iraganaren ondarea lanabes izan eta belaunaldien arteko zubiak eraikitzea zer den. Ekoizpen horren sormen prozesuari eskainitako ikus-entzunezko begirada eta herrialde baten emozioen lekukotza da dokumental labur hau.

Begira produkzioak-eko Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinegileek sinatzen dute zinta eta ikuskariaren sormen prozesuarekin batera grabatu zen.