Deskribapena
Ruper Ordorikak aurkeztuko du zuzenean “Lurra ikutu barik” diska berria. Album berri honek osatuko du dagoeneko 20 diskatik gora heldu den bere ibilbidea. Hamaika kantu berri dakartza album berria. Hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztena. Musikari handi baten lan berria.
Aurkezpenerako bere Mugalariak taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).
Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu. Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz: hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkiguna.

