NIRE FANTASIA KABARETA. Andoni Mutiloa

0,00 

Andoni Mutiloa sortzailearen azken lana “kontzertu itxura duen kabaret bat” da. Pertsona bakarreko kabareta. Andoni Mutiloa bera da bakarra eszenan eta haren txikitako ametsak ditu abiapuntu.

“Txikitan oso argi neukan: handia izaterakoan aktore eta abeslari izango

nintzen. Baina kazetaritza ikasi nuen eta horixe izan da nire lanbidea ia 20

urtez”, aitortzen du apalatasun handiz.

Bizitza buelta asko ematen ditu eta sortzailea “zaurituta dagoen flamenkoa” sentitu arren, “hegan egitea erabaki du orain”.

Kabaret honek gure bizitzako ametsei buruzko gogoeta sustatzeaz gain, bestelako gaiak eta mezuak azalerazten dira: fantasiaren eta errealitatearen arteko talka, lan finko bat izateak gure gizartean duen garrantzia, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aktibismoa eta artista izatearen argi-ilunak.

Musikari dagokionez, 80ko hamarkadako synth-pop estiloko kantuak dira, baina gaur egungo garaietara egokituta. Hitzak eta melodiak Andoni Mutiloak berak idatzi ditu.

Artistak: Andoni Mutiloa

Eguna: 26/10/2024

Ordua: 19:30

Prezioa: Doan

Iraupena: 60 min

Aretoa:

Eduki mota: ,

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

Aukeratu ekintzarako zenbat sarrera erosi nahi dituzun.

Deskribapena