MAITE LARBURU eta Artizarra abesbatza

8,00 

Maite Larburuk biolina, ahotsa eta gitarra elektrikoa erabiltzen ditu zuzeneko emanaldietan. Larburu soinu-artista da. Kantu abanguardistak sortzen ditu euskaraz, musika klasikotik jasoriko heziketa erabiliz. Folk-pop-rock transgresiboa egiten duela esan dezakegu.

Oholtza gainean Karlos Arancegui (perkusioa) eta Carlos Taroncher (klaritene baxua) izango ditu lagun. “Krak” diskoaren zuzenekoak emateari amaiera ematen ari dira hiru lagunok, lan berriaren prestakuntza abian delarik. “Krak” lanak Musika Bulegoa saria jaso zuen 2022an.

Emanaldi honetan gobidatu nabarmen bat izango dugu: Arrigorriagako Artizarra Abesbatza. Adin guztietako kantariz osaturiko abesbatz honek Maite Larbururen  “Loti (herrena)” kanta moldatuko du. Gustuko kanta dute eta orain aukera izango dute egilearekin batera eszenan kantatzeko.

Artistak: Maite Larburu eta Artizarra abesbatza

Eguna: 18/10/2024

Ordua: 19:30

Prezioa: 8 € (Lorazainak 6 €)

Iraupena: 75 min

Aretoa:

Eduki mota:

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

Aukeratu ekintzarako zenbat sarrera erosi nahi dituzun.

Deskribapena