Deskribapena
Peru Magdalena eta Ibonrg
Peru Magdalenaren kontaketa poetikoa eta Ibonrg-ren lo-kantakekin osaturiko emanaldi goxoa. Eremu zainduan etzan, entzun, eta gogoak bidaiatu dezan gonbita. Lo ere egin daiteke.
2024an “Lo-kantak” disko-liburu artistikoa kaleratu zuten Peru Magdalena idazleak, Miren Asiain Lora ilustratzailek eta Ibonrg abeslariak.
Espresuki sortutako lo-kanta horietatik tiraka, entzunkizuna ondu dute.
Magdalenak idatzitako lurretako lo-kantak, haizetako lo-kantak, uretako lo-kantak eta zuretzako lo-kantak abesten ditu ibonrg-k a capella, belarriak kulunkatzeko aretoko goxotasunean. Entzuleak abestiez onirikoki gozatu eta barne bidaia bat egiten du, posible balitz lo ere egiteraino.
Oharrak:
- Emanaldi hau etzanda izango da eta ortozik. Estera edo manta bat ez baduzu ekartzen, Loraldiak utziko dizu. Oinak babesteko nahi duzuna ekar zenezake.
- Adin guztietako ikuskizuna da.

