LORALDIA ESKOLAKO EMANALDIAK: OSTIKADA! IRAULTZA ETA PARRANDA

3,00 

Artistak: Urretxindorra ikastolako DBH2ko ikasleak

Eguna: 28/05/2025

Ordua: 18:00

Prezioa: 3€

Iraupena: 40 min

Aretoa:

Eduki mota: ,

Aukeratu ekintzarako zenbat sarrera erosi nahi dituzun.
Kategoria

Deskribapena

Loraldia Eskolako ikasturte honetako proiektuen bukaera helduko da laster eta urte osoan zehar ikasleek egindako lana eta sormena oholtza gainean ikusteko aukera izango duzue.

Urretxindorra ikastolako DBH2ko ikasleek maiatzaren 28an eskainiko dute “Ostikada! Iraultza eta parranda” izeneko antzezlana.

Sinopsia

Urteak pasa dira, baina musika eta adiskidetasunak lotuta jarraitzen dute. Lagun talde bat berriro elkartzen da, kontzertu berezi batera joateko. Bidean, haien arteko harremanak, gaztetako isilpeko sekretuak eta 80ko hamarkadako oroitzapenak berpiztuko dira. Baina garaiak aldatu dira, eta haiek ere bai.

Bidaia horretan, 80ko hamarkadako musikaren eta gaur egungo erritmo digitalen arteko talka agerian geldituko da. Pertsonaien artean eztabaidak sortuko dira: musika zer den, gaztetasuna zer izan zen eta gaur egun gazte izatea zer den. Ez da bidaia soil bat kontzertu batera; iraganaren eta orainaren arteko ispilua da, belaunaldien arteko elkarrizketa.

Tonu nostalgiko eta umoretsuarekin, antzezlan honek belaunaldi baten bizipenak eta gaur egungo gazteen ikuspegia uztartzen ditu, musikaren eta adiskidetasunaren bidez lotuta.