IKIMILIKILIKLIK Vol.2

20,00 

Artistak: Iñaki Salvador / Oreka Tx (Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro) / Libe Kortazar / Intza Alkain / Itziar Garaluce / Edurne Azkarate

Eguna: 12/03/2026

Ordua: 19:30

Prezioa: 20€ (Lorazainak 15€)

Iraupena: 90 min

Aretoa:

Eduki mota: , , ,

SARRERAK EROSTEKO: Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.
Egin kilik hemen: Lorazaina ez bazara egin klik hemen Sarrerak erosi kanpoan
Kategoria

Deskribapena

Iñaki Salvador / Oreka Tx (Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro) / Libe Kortazar / Intza Alkain / Itziar Garaluce

Edurne Azkarateren zuzendaritzapean

Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile hark diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu eta nazioarteko onespena jaso zuten.

Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik.
Abangoardiak 50 udaberri igaro ditu, “dena dago egiteke” eta “‘dena egina dago” garaien arteko zilbor-hesteari helduz. 

Ez da omenaldi bat, ez da birjarpen bat ere. Ikimilikiliklik originalari zor diogun miresmena hartu eta beraiek jokatu zuten bezain garaikide jokatzeko baimena eskatu dugu. Errespetuz begiratzen diogu bai ondareari, bai praktikatzen zuten ausardia artistikoari ere. Jatorrizko Ikimilikiliklik ikuskizunarekin elkarrizketan sorturiko ikuskizun berritzailea da.

 

Emanaldi honetarako babeslegotza berezia:

NAIZ logoa