IDOIA

20,00 

Artistak: Idoia Asurmendi

Eguna: 14/03/2026

Ordua: 20:00

Prezioa: 20€ (Lorazainak 18€)

Iraupena: 90 min

Aretoa:

Eduki mota:

SARRERAK EROSTEKO: Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.
Egin kilik hemen: Lorazaina ez bazara egin klik hemen Sarrerak erosi kanpoan
Kategoria

Deskribapena

Idoia Asurmendi Aramaion jasio zen orain dela 25 urte. Musikarekiko zaletasuna familia girotik datorkio eta betidanik bizi izan da abestiz inguratuta. Piano ikasketak burutu zituen Gasteizen eta oso gazte hasi zen musikagintzan. 

Gaur arte, bi disko plazaratu ditu eta oso denbora laburrean ikusmin handia sortu du euskal eszenan. Musikaren bidez bere bizitzako arlo intimo eta pertsonala kontatu ohi du. Azken sorkuntza auto-esplorazio eta adierazpen-prozesu sortzaile bat izan da, non abesti bakoitza bere historiaren zati bihurtu zen. Ez da kantu-bilduma bat izatera mugatzen; entzumen-esperientzia oso bat izan nahi du.

Loraldian aurkeztuko duen kontzertua guztiz ikusgarria izango da. Ohiko musikariekin inguratzeaz gain, soka-talde bat arituko da kantak moldatzen. Formatu handiko esperientzia bakarra eta erakargarria.