HIZKETAK

12,00 

Artistak: Mizel Theret, Beñat Achiary, Pierre Vissler

Eguna: 28/03/2026

Ordua: 20:00

Prezioa: 12€ (Lorazainak 10€)

Iraupena: 60 min

Aretoa:

Eduki mota: ,

SARRERAK EROSTEKO: Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.
Egin kilik hemen: Lorazaina ez bazara egin klik hemen

OHARRA: SARRERAK EROSTEKO LA FUNDICIÓNEKO WEBGUNEAN SARTU BEHAR DA

Sarrerak erosi kanpoan
Kategoria

Deskribapena

Mizel Theret, Beñat Achiary, Pierre Vissler

Mizel Théret koreografoaren sormen garaikide berri honetan Bañt Achiaryk kantuetan eta Pierre Visslerrek soinuetan parte hartzen dute.  “Hizketak” bi pieza eszenikoz osatua da, bietan dantza, kantua eta soinuak uztarturik.

Memoria sorkuntza horren ardatza da, jakinez hemen jokoan dagoena euskal kultur legatuaren eta idazkera garaikidearen arteko kodeak gainditzea dela.

Lehen pieza, “Ahaidetxea” izenekoa, Etxahun-Barkoxe (1786-1862) euskal poetaren olerki-kantu batean oinarritzen da. Bigarren piezan, berriz, “Frontoien bakardadean”, euskal pilotaren keinuek zeharkatzen dute, abstrakzioaren bidez sakonki landua den bitartean. 

“Hizketaz” mugimendua, ahotsa eta soinuak miatzen dituen sorkuntza, oroimenaren intimoenetan. Gogoeta bat da ere, tradizioarekin eta modernitatearekin dugun harremanaz, baita ere euskal kulturatik abiatuz munduarekin dugun harremanaz, eta azkenik, naturaren erritmo eta energiekin dugun harremanaz. Koreografietan gorputzak, ahotsa eta soinua bakarrik, artifiziorik gabe.

OHARRA: SARRERAK EROSTEKO LA FUNDICIÓNEKO WEBGUNEAN SARTU BEHAR DA

 

*EKE Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean

Euskal Kultur Erakundea - logoa