BIBA ARDOAK. Ardo dastaketa eta musika

8,00 

Arrigorriagatik mugitu gabe bost ardoen bidez itzulia egingo diogu Euskal Herriari.

Biba Ardoak euskal mahastizainen ardo ekologikoak banatzeko kooperatiba da. Euskal Herri osoko 17 upategi txiki ekologikoek sorturiko kooperatiba, hain zuzen. Nekazaritza ekologikoan aritzen dira, mahatsari eta ardoari zor zaien begirunearekin, artisau-tradizioa eta egungo ezagutzak uztartzen dute.

“Maite dugu gure lurra, eta gure mahastiei eta gure ardoei emanak bizi gara” aldarrikatzen dute Biba Ardoak sortu duten ardogileek. Biba Ardoak kooperatibak biltzen dituen 100 ardoak elkarrekin merkaturaturatzeaz eta banatzeaz gain, ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herrikoia sustatu nahi du.

Gure milurteko kulturaren atal garrantzitsua da ardoa; eta kultura hori iraunarazi egin dute. Landa-eremua, euskal barietate autoktonoak, lan egiteko tradizionalak, zapore eta aroma bereziak desagertzeko arriskuaren aurrean, Biba Ardoak sortu da hori dena berpizteko asmoarekin.

Artistak: Biba ardoak

Eguna: 27/10/2024

Ordua: 13:30

Prezioa: 8 € (Lorazainak 6 €)

Iraupena: 60 min

Aretoa:

Eduki mota:

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

Aukeratu ekintzarako zenbat sarrera erosi nahi dituzun.

Deskribapena