Baldintzak

BALDINTZAK ETA OHARRAK

Sarrera edo gonbidapen txartel hau eskuratzeak ondorengo baldintzak onartzea dakar:

  • Sarrerak erosi ondoren, ez da aldatuko, eta ez da ordaindutakoa itzuliko.
  • 18 urtetik beharakoak guraso edo tutore legalak lagunduta sartu ahal izango dira.
  • Ekitaldiak iraun bitartean, sakelako telefonoek, alarmek eta bestelakoek itzalita egon beharko dute, eta ezingo dira pantaila argidunak erabili.
  • Arren eskatzen da garaiz iristeko. Ikuskizuna hasi ondoren, ez dago aretoan sartzerik.
  • Antolatzaileek euren gain hartzen dute ekitaldirako egitaraua aldatzeko eskubidea.
  • Sarrera honek zenbait segurtasun neurri dauka. Ez erosi ofiziala ez den salgunetan: baliteke sarrera faltsua izatea eta ekitaldira sartzen ez uztea. Horrela gertatzean, antolatzaileek ez dute inolako erantzunkizunik bereganatuko.
  • Debekatuta dago erretzea eta janaria, edaria edo objektu arriskutsuak sartzea.
  • Antolatzaileek sarrera ahalbidetu ala ukatzeko eskubidea daukate.
  • Sartu ahal izateko, sarrera osorik eta egoera onean egon behar du. Sarreraren jabeak honek ematen dizkion eskubideak galduko ditu ekitaldi-aretotik irtetean.
  • Antolatzaileen esku geratzen da filmatu, grabatu eta irudiak partekatzeko eskubidea.
  • Antolatzaileen esku geratzen da filmatu, grabatu eta irudiak partekatzeko baimena.
  • Ekitaldia bertan behera geldituz gero, antolatzaileek sarreraren zenbatekoa itzultzeko edo ekitaldia beste une batean berirro programatzeko konpromisoa hartzen dute. Ekitaldiaren datatik 30 egun igaro eta gero ez da dirurik itzuliko.